Bilbaojardín 2011

2007ko udaberri-uda partean, Bilbo hiri lorategien erakusketa bilakatu zen; erakusketa berezi bezain interesgarria.

Munduko beste lehiaketa askok lortu dute ospetsu izatea, baina ordura arte ez zegoen lehiaketarik hiri espazio bat, kasu honetan Bilbo, lehiaketaren protagonista bilakatu zuenik.

Proiektua pentsatu eta martxan jarri genuenean, Bilbo hiriari erakargarritasuna eskaintzeko asmoa geneukan. Jakina, etorkizuneko bokazioarekin jaio zen eta horregatik, lehiaketa bi urtean behin egitea erabaki zen, nazioarteko erreferente izan zedin. Badirudi ez genbiltzala oso oker. Datuak begi-bistakoak dira: 2007ko Bilbo Lorategia Lehen Lehiaketan 132 proiektu aurkeztu ziren, 2009ko udaberrian ospatu zen bigarren edizioan, berriz, 138. Munduko txoko guztietako kontsultak jaso ditugu, arkitekturaren eta kulturaren munduko pertsonaia ezagunek euren lorategia diseinatzeko eskaintza onartu dute... Azken emaitza indartuta atera da hiritarrek proiektu honi egiten diote harrera bero eta txeratsuarekin.

Bilbo Lorategia lehiaketak ondoren azaltzen diren oinarriak ditu eta aurreko edizioen xede berbera izaten jarraitzen du: hautatutako eta ikusgai egongo diren 20 proiektuei esker gure hiria (hobe, ahal bada) berraurkitzea.

Edizio honetako irabazleak aukera izango du aurten ere hiri lorategi berri bat sortzeko edota aurretik dagoen lorategi bat berritzeko.

Horra hor Bilbo Lorategia 2011 lehiaketak aurkezten dizun eskaintza Goza ezazu!

Harremanetarako:

Bilbao 700 – III Millenium Fundazioa
Zabalguneko eraikina
48009 BILBAO
Zabalguneko Plaza 11-1.

Informazioa: José Ramón Mendieta
(0034) 94 423 86 00
www.bilbaojardin.com
bilbaojardin@ayto.bilbao.net